Webquest hau DBH4. mailako gizarte eta hiritartasuna irakasgaien lanketa egiteko sortu dugu.
Helburuak:
- Historia garaikidea aztertu eta ezagutzea
- Emakumeek kulturan eta artean izan duten eragina aztertzea
- Idazmena lantzea
- Pertsonai batzuen bizitza, lana eta testuinguru historikoa erlazionatzen jakitzea
- Lan/obra/artelan bat aztertzen ikastea
Hau guztia lortzeko, ikasleek blog bat sortu beharko dute eta bertan artean edo kulturan eragina izan duen emakume baten bizitza (biografia), testuinguru historikoa, egindako lan baten edo lanen azterketa eta ondorioei buruz idatzi beharko dute. Guztira, bi asteko iraupena izango du eta blog bat sortu eta 4 sarrera egin beharko dituzte. 4ko taldeetan banaturik, taldekide bakoitzak sarrera bat. Ondo antolatu beharko dute bakoitzak noiz idatzi behar duen bere sarrera (beti ere aurrekoak idatzi duena kontutan hartuta).
1. Emakumearen biografia
2. Emakume horren testuinguru historikoaren azterketa
3. Emakume horrek eginiko lan baten azterketa (edo orokorragoa egitea nahi baduzue lan batzuen azterketa)
4. Ondorioak